Antolaketa / Metodologia

ARTEDER. Euskal Artearen Datu-basea egiteko, bloke alfabetikoen arabera antolatuko da. Artisten sarrerek abizen bi eta izena daukate, dagokionean, ezizena edo izen artistikoa ere jarrita.

Banako eta taldeko erakusketak ordena kronologikoan aurkezten dira; sarrera bat jartzen da erakusketaren tokia eta urtea jartzeko, eta, ondoren, erakusketaren titulua, lekua, egoitza eta inaugurazio eta amaiera egunei buruzko erreferentzia jartzen da.

Erreferentzia bibliografikoetan, egile-titulua aintzat hartuta alfabetikoki ordenatzeko erabakia hartu da. Euskarri desberdinetan egindako ohiko argitalpenekin batera -monografiak, erakusketarako katalogoak eta aldizkako argitalpenak-, artista bakoitzaren azterketarako erabili diren liburuxka, eskuko katalogo eta erregistro analitiko guztiak ere adierazten dira. Era berean, esteka berezi batek erreferentzia bakoitzarekin lotutako Liburutegiko Katalogoko erregistro bibliografikoetara sartzeko aukera ematen du. Horrela, interesa duen ikertzaileak jakin dezake erreferentziatutako agirietatik zein material dagoen kontsultatzeko moduan Liburutegian. Halaber, atal honetan ikerketa dokumentala osatzeko interesgarritzat jotzen diren Interneteko baliabideak ere jaso dira.