Aurkezpena

ARTEDER. Euskal Artearen Datu-basea proiektu irekia da eta oraindik garatzen ari da. Proiektuaren helburua da, era sistematikoan, euskal arteari buruzko informazioa biltzea, XIX. mendearen azken herenetik hasi eta gaur egunera arte.Ekimen hau Bilboko Arte Eder Museoa bere inguruko arte-sorkuntzari buruzko ikerketa eta zabalkundea sustatzeko egiten ari den lanaren helburuei lotuta sortu zen.

Proiektu hau, Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak babestu eta zuzenduta eta Vizcaína Aguirre Fundazioak bultzatuta, informazio-baliabide propio eta erreferentziazko gisa finkatu da gaur egun Museoarentzat.

ARTEDER. Euskal Artearen Datu-basearen asmoa da bai euskal arteari buruzko aditu eta ikertzaileen zein interesa duten pertsona guztien informazio-eskaerari erantzuna ematea. Ildo horretan, gaur egun euskal arteko pertsonarik esanguratsuenei buruzko datu-multzo garrantzitsua eskaintzen du, beraien historiografia dela-eta ia-ia ezezagunak direnei buruzkoa barne.

Edukiak hilero argitaratzen dira, erregistro desberdinetako azterketa dokumentala osatu ahala. Era berean, datu-basearen izaera bera kontuan hartuta, informazioa etengabe berrikusten eta eguneratzen da..