Informazio-baliabideak

ARTEDER. Euskal Artearen Datu-basearen jatorria Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak sortu zenetik bildu duen euskal arteari buruzko agiri-fondo aberatsean dago.Monografia, erakusketetako katalogo eta aldizkako argitalpenekin batera, orrialde gutxi izateagatik eta material iragankorra izateagatik normalean errepertorio bibliografikoetan erreferentziatzen ez diren materialak ere aztertzen dira: liburuxkak, triptikoak, diptikoak, erakusketetarako aurkezpen-txartelak eta gonbidapenak, eta prentsa-oharrak. Gainera, proiektu honen garapenerako ezarritako ikerketa-ildoak ezartzen duenez, kanpoko beste informazio-zentro eta iturri batzuetara jo behar da, azterketa zehaztasun handiz osatzen laguntzeko.

Euskal arteari buruzko liburutegi digitala sortzea da helburua. Lehenengo fasean artisten datu-basea aurkeztuko da; ondoren, beste atal batzuk aztertuko dira, hala nola, instituzioak, galeriak, profesionalak, sariak, sariketak eta lehiaketak. Horiek guztiek, ondorioz, gure inguru honetako arteari buruzko bilduma entziklopedikoa osatuko dute.